Multimedia-edukia

USB gailuko musika erreproduzitzea

USB unitate batean gordetako musika-fitxategiak erreproduzi ditzakezu.

Konektatu USB bidezko gailu bat USB atakara. Automatikoki hasiko da musika erreproduzitzen.

  • Soinua beste iturri batetik erreproduzitu bitartean USB gailuko musika erreproduzitzeko, sakatu [] > Media sources > USB Music edo sakatu bolanteko MODE botoia txandakatzeko.

  • Sakatu [] > Songs for this artist edo Songs for this album zerrendaren menuaren pantailara joateko.

  • Soinu-efektuak doitzeko botoia pantailan ager daiteke, amp zehaztapenen arabera. Irakurri “Soinu-efektuak doitzea (Ibilgailuak hori edukiz gero)” atala.

Erreproduzitu / Pausatu

Erreproduzitzen ari den pista pausa dezakezu.

Sakatu [] pantailan.

Sakatu [] pantailan berriro erreproduzitzeko.

Saltatzea

Aurreko edo hurrengo pista salta dezakezu.

Kokapena

Deskribapena

Pantaila

  • Sakatu [/].

  • [] sakatzen baduzu musika erreproduzitu osteko 3 segundoetan, uneko pista hasieratik erreproduzituko da.

Unitate nagusia (edo bolantearen urrutiko kontrola)

  • Sakatu A SEEK/TRACK D edo [S/W].

  • A SEEK sakatzen baduzu musika erreproduzitu osteko 3 segundoetan, uneko pista hasieratik erreproduzituko da.

Bilatu

Atzera/aurrera bota dezakezu pista puntu zehatz batera joateko.

Kokapena

Deskribapena

Pantaila

Eduki sakatuta [/] eta askatu nahi duzun puntuan.

Unitate nagusia (edo bolantearen urrutiko kontrola)

Eduki sakatuta A SEEK/TRACK D edo [S/W] eta askatu nahi duzun puntuan.

Aurrerapen-barran nahi duzun zatia arrastatzen edo ukitzen duzunean, hautatutako zatiko musika erreproduzituko da.

Bilatzea (ibilgailuak hori edukiz gero)

Zuzenean erreproduzi dezakezu pista nahi duzun pista bilatuz.

  1. Biratu [J] botoia nahi duzun fitxategia bilatzeko.

  2. Nahi duzun fitxategia bistaratzen bada, sakatu [J] botoia fitxategia erreproduzitzeko.

Ezkutatu uneko fitxategia

Une horretan USB memorian erreproduzitzen ari den pista ezkuta dezakezu.

  1. Sakatu [].

  2. Sakatu Yes.

  • Audioa ez dago erabilgarri prozesatzea abian den bitartean.

  • Ezkutatutako pistak Ezkutatuak karpetan gordetzen dira, eta ordenagailuan ikus ditzakezu.

List

Nahi duzun pista erreproduzi dezakezu pisten zerrenda bilatuz USB menuan.

  1. Sakatu List.

  2. Sakatu nahi duzun pista kategoria bat bilatu ostean.

    Kategoria hauen arabera ordena daiteke: File, Artist, Song, Album edo Liked songs.

  • Sakatu [] goiko karpeta batera joateko.

  • Zerrendako pista guztiak erreproduzitu nahi badituzu, sakatu Play all.

  • Sakatu Include subfolders behin eta berriro erreproduzitzeko (baita azpikarpeten edukiak ere).

  • Sakatu [] erreprodukzio-pantailara itzultzeko.

Zerrendaren menua erabiltzea
  1. Sakatu [] zerrendaren pantailan.

  2. Sakatu Show current track.

    Pantaila une horretan erreproduzitzen ari den pisten zerrendara doa.

Ausaz erreproduzitzea

Ausazko ordenan erreproduzi ditzakezu pistak.

  1. Sakatu [].

  2. Sakatu [] ausaz erreproduzitzeko aukera desaktibatzeko.

Errepikatzea

Une horretan erreproduzitzen ari den pista behin eta berriro erreproduzituko da.

  1. Sakatu [].

  2. Hautatu nahi duzun modua behin eta berriro [] sakatuz.

    • []: Pista guztiak bata bestearen ostean erreproduzitzen ditu.

    • []: Uneko karpetan dauden pista guztiak errepikatzen ditu.

    • []: Uneko pista bakarrik errepikatzen du.

    • []: Artist, Song, Album edo Liked songs karpetetan dauden pista guztiak erreproduzitzen ditu bata bestearen ostean.

Liked songs

Abestiak gehi ditzakezu Liked songs kategoriara eta haiek erreproduzitu.

  1. Sakatu []. Abestia Liked songs kategorian gehitzen da.

  2. Sakatu List > Liked songs. Gogoko gisa gehitu dituzun abestiak ikus ditzakezu.

Sound settings

  1. Sakatu [] > Sound settings.

  2. Xehetasunak lortzeko, irakurri "Sound" atala.