Gidariarentzako laguntza (ibilgailuak hori edukiz gero)
Gidariarentzako laguntza
Sakatu [SETUP] > [Vehicle] > [Driver assistance].
Hautatu nahi dituzun elementuak.
[SCC response]: Pilotu automatiko adimendunak daukan erantzuteko gaitasuna aurrean dagoen ibilgailuaren azeleraziora egokitzen du. [Fast], [Normal] edo [Slow] hauta dezakezu.
[SCC (Smart Cruise Control)]: SCC (Smart Cruise Control) sistemaren ezaugarriak zehazten ditu. [Based on DRIVE MODE setting] edo [Based on driving style] hauta dezakezu.
[Driving Convenience]: Gidatzeko laguntza-sistemaren ezaugarriak zehazten ditu. Markatu zehaztu nahi dituzun elementuak.
[Leading vehicle departure alert]: Gidariari jakinarazten dio aurrean dagoen ibilgailua aldentzen denean.
[LFA (Lane Following Assist)]: Automatikoki egokitzen du bolantea ibilgailua bidearen erdian mantentzeko.
[HDA (Motorway Driving Assist)]: Autobidean gidatzen laguntzen du, ezarritako abiaduraren eta aurreko ibilgailuaren arteko distantziaren arabera. Aldi berean, ibilgailua bidearen erdian mantentzen du.
[Lane change assist (motorway)]: Autobide bateko bide batetik bestera aldatzen laguntzen du gidariak keinukaria erabiltzen duenean.
[Speed zone slowdown (motorway)]: Abiadura murrizten du automatikoki abiaduraz kontrolaturiko autobide-tarte batean.
[Curve slowdown (motorway)]: Abiadura murrizten du automatikoki kurbak dauzkan autobide-tarte batean.
[SLW (Speed Limit Warning)]: Uneko abiadura-muga bistaratzen du.
[DAW (Driver Attention Warning)]: DAW (Driver Attention Warning, gidariaren arreta-ohartarazpena) sistemaren ezaugarriak zehazten ditu. Markatu zehaztu nahi dituzun elementuak.
[Warning timing]: Eginbide baterako ohartarazpena noiz bidaliko den zehazten du; esate baterako, gidariaren arretarako ohartarazpena eta aurreko segurtasunaren ohartarazpena. [Normal] edo [Late] hauta dezakezu.
[Warning volume]: Eginbide baterako ohartarazpenaren soinu-bolumena doitzen du; esate baterako, gidariaren arreta-ohartarazpena eta aurreko segurtasunaren ohartarazpena. [High], [Medium], [Low] edo [Off] hauta dezakezu.
[Haptic warning]: Bolantearen bibrazio-jakinarazpenaren intentsitatea doitzen du. [Heavy], [Medium], [Light] edo [Off] hauta dezakezu.
[Forward safety]: Aurreko segurtasunaren ohartarazpen-sistema zehazten du.
[Forward cross-traffic safety]: Talkak saihesteko laguntza eskaintzen du ohartarazpen bat bidaliz eta ibilgailuari kontrola emanez aurreko trafiko gurutzatuagatik talka egiteko arriskua hautematen denean.
[Active assist]: Talkak saihesten ditu ohartarazpen bat bidaliz eta ibilgailuari kontrola emanez aurreko talka bat egoteko arriskua hautematen denean.
[Warning only]: Ohartarazpen bat bidaltzen du aurreko talka bat egoteko arriskua hautematen denean.
[Off]: Aurreko segurtasunaren eginbidea desgaitzen du.
[Lane safety]: Bidearen segurtasun-sistema zehazten du.
[Active LKA (Lane Keeping Assist)]: Automatikoki egokitzen du bolantea ibilgailua bidearen erdiaren ondoan mantentzeko.
[LKA (Lane Keeping Assist)]: Automatikoki egokitzen du bolantea ibilgailua bidean mantentzeko.
[LDW (Lane Departure Warning)]: Ohartarazpen bat bidaltzen du ibilgailua bidetik ateratzean.
[Off]: Bidearen segurtasun-eginbidea desgaitzen du.
[Blind-spot safety]: Angelu itsuaren segurtasun-sistema zehazten du.
[Blind-spot view]: Angelu itsuak klusterrean erakusten ditu bidez aldatzean keinukaria erabiliz.
[Safe Exit Warning]: Ibilgailutik modu seguru batean ateratzeko laguntza eskaintzen du angelu itsuan trafikoa hautemanez eta ohartarazpen bat bidaliz.
[SEA (Safe Exit Assist)]: Bidaiariei ibilgailutik modu seguru batean ateratzeko laguntza eskaintzen die angelu itsuan trafikoa hautemanez eta ohartarazpen bat bidaliz.
[Active assist]: Talkak saihesteko laguntza eskaintzen du, ohartarazpen bat bidaliz eta ibilgailuari kontrola emanez angelu itsuaren ondorioz talka bat egoteko arriskua hautematen denean.
[Warning only]: Ohartarazpen bat bidaltzen du angelu itsuaren ondorioz talka bat egoteko arriskua hautematen denean.
[Off]: Angelu itsuaren segurtasun-eginbidea desgaitzen du.
[Parking safety]: Aparkatzeko segurtasun-sistema zehazten du.
[Surround view monitor auto activation]: Inguruko bista-monitorea automatikoki aktibatzen du aparkatzeko distantziaren ohartarazpena irekita dagoenean.
[PDW Auto Activation]: Aparkatzeko distantziaren ohartarazpena automatikoki aktibatzen du abiadura motelean gidatzean.
[Rear cross-traffic safety]: Talkak saihesteko laguntza eskaintzen du, ohartarazpen bat bidaliz eta ibilgailuari kontrola emanez atzeko trafiko gurutzatuagatik talka bat egoteko arriskua hautematen denean ibilgailuarekin atzera jo ahala.
[Active Assist]: Talkak saihesteko laguntza eskaintzen du, ohartarazpen bat bidaliz eta ibilgailuari kontrola emanez talka bat egoteko arriskua hautematen denean ibilgailuarekin atzera jo ahala.
[Warning only]: Ohartarazpen bat bidaltzen du talka bat egoteko arriskua hautematen denean ibilgailuarekin atzera jo ahala.
[Off]: Aparkatzeko segurtasun-eginbidea desgaitzen du.