Segurtasun-neurriak
Erabiltzailearen eskuliburu honetan erabiltzen diren oharrak
|
|
Triangelu ekilatero baten barruan dagoen eta gezi itxurako burua duen tximista-ikurrak erabiltzaileari jakinarazten dio isolamendurik gabeko tentsio arriskutsua dagoela produktuaren barruan, eta tentsio hori deskarga elektriko bat sortzeko nahiko handia izan daitekeela.
|
Triangelu ekilatero baten barruan dagoen harridura ikurrak erabiltzaileari jakinarazten dio gailuarekin datozen erabilera-jarraibideetan erabilerari eta mantentze-lanei (doikuntza eta konponketei) buruzko informazio garrantzitsua dagoela.
|
Gidatu beti autoa segurtasunez. Ez galdu arreta ibilgailua gidatzen ari zarenean, eta beti erne ibili zirkulazio-baldintzak zein diren antzemateko. Ez aldatu ezarpenak, ezta eginbiderik ere. Geldi zaitez legezko modu seguru batean ekintza horiek burutu aurretik.
Segurtasuna zaintzearren, eginbide jakin batzuk desgaituta daude, eta aparkatzeko balazta piztuta dagoenean bakarrik funtzionatuko dute.
|
Deskarga elektriko baten arriskua murrizteko, ez kendu produktu honen estalkia edo atzeko atala. Produktuaren barruan ez dago erabiltzaileak bere kabuz konpon dezakeen piezarik. Utzi mantentze-lanak langile adituen esku.
|
Sute edo deskarga elektriko baten arriskua murrizteko, saihestu urak produktu hau bustitzea (dela tantaka, dela zipriztinduta, dela euripean, dela hezetasunarekin...).
|
Ibilgailua gidatzen ari zarenean, izan ezazu unitatearen bolumena baxu samar, kanpoko soinuak entzuteko moduan.
|
Ez utzi inoiz unitatea jausten, eta saihestu kolpe gogorrak.
|
Gidariak ez du pantaila begiratu behar gidatzen ari den bitartean. Hori eginez gero, arreta gal dezake, eta istripu bat gerta daiteke.
KONTUZ:
- Ez erabili telefono mugikorra gidatzen ari zarenean. Ibilgailua toki seguru batean gelditu behar duzu telefono mugikorra erabiltzeko.
- Nabigazio-irratia erabiltzeak ez du esan nahi gidariak erantzukizunik ez daukanik. Begiratu beti zirkulazio-arautegia. Begiratu beti uneko trafiko-egoera.
- Aplikagarriak diren trafiko-legeek eta une horretako trafiko egoerek beti nabigazio-sistemak igorritako argibideen gainetik daude batak bestearen kontrakoa adierazten badu.
- Trafiko segurtasun-arrazoiengatik, nabigazio-sistemaren menuak erabili bidaia bat hasi aurretik bakarrik, edo ibilgailua geldi dagoenean.
- Eremu jakin batzuetan, norabide bakarreko kaleak, eta biratzeko eta sartzeko debekuak dauden tokiak (adibidez, oinezkoentzako guneak) ez daude erregistratuta. Eremu hauetan nabigazio-sistemak ohartarazpen bat bidaliko du. Jarri arreta norabide bakarreko kaleei eta biratzeko eta sartzeko debekuei.
- Nabigazio-sistemak ez du kontuan hartzen iradokitako ibilbideen segurtasun erlatiboa. Errepideko arrokak, eraikuntza lanak, altuera edo pisu murriztapenak, trafiko edo eguraldi egoerak, edo ibilbidearen segurtasuna edo bidai denbora kaltetzen duten beste faktore batzuk ez dira aintzakotzat hartzen iradokitako ibilbideetan. Jarraitu zeure irizpidea iradokitako ibilbideen egokitasuna erabakitzeko.
- Uneko errepidearen abiadura-muga legala datuetan gordetako balioen gainetik dago beti. Ezinezkoa da nabigazio-sisteman dauden abiadura-balioak egoera guztietan trafiko-erregelamenduetan dauden balioekin bat etorriko direla bermatzea.
- Errespetatu beti aplikagarriak diren trafiko-arauen legezko abiadura-mugak. Ibilgailuaren abiadura-neurgailuak beti izan behar du lehentasuna ibilgailuaren abiadura bistaratzeko.
- Ez fidatu nabigazio-sistemaz larrialdi-zerbitzu baten kokapena jakin nahi duzunean (ospitalea, suhiltzaileak, etab.). Ezinezkoa da zugandik gertu dauden larrialdi-zerbitzuak datu-basean gordeko direla bermatzea. Jarraitu zeure irizpidea eta gaitasunak egoera horietan laguntza eskuratzeko.
KONTUZ:
- Ez mantendu nabigazio-sistema piztuta motorra geldi dagoenean. Hori eginez gero, ibilgailuaren bateria agor daiteke. Nabigazio-sistema erabiltzen duzunean, mantendu motorra piztuta.
- Nabigazio-sistema erabili nahiz gero, aparkatu ibilgailua lehendabizi leku seguru batean eta jarri esku balazta. Sistema gidatzen duzun bitartea erabiltzen baduzu, arreta gal zenezake eta istripu larri bat gerta liteke.
- Ez desmuntatu edo aldatu sistema hau. Hori eginez gero, istripuak, suteak edo deskarga elektrikoak sor daitezke.
- Estatu/probintzia batzuetan bideo-pantailen erabilera murrizten duten legeak existitzen dira. Erabili sistema soilik legezkoa denean.
- Ez ezazu telefono mugikorra erabili gidatzen duzun bitartean. Ibilgailua toki seguru batean gelditu behar duzu telefono mugikorra erabiltzeko.