Ahotsa ezagutzeko sistema erabiltzea
Zer da ahots-ezagutzea?
Ahots-ezagutzearen teknologiak agindu gisa erabiltzen du sistema, zure ahots-komandoa hautemanez, gidatzen duzun bitartean multimedia-edukiak erabiltzen laguntzeko.
Zoritxarrez, sistemak ezin ditu ahots-komando guztiak hauteman, murrizketa teknologiakoak direla eta.
Murrizketa hauek konpentsatzeko, sistemak erabil ditzakezun ahots-komandoak bistaratzen ditu.
Erroreak gertatzen dira pertsonen arteko komunikazioan.
Halaber, batzuetan ahots-ezagutzeak agian zure ahots-komandoa txarto ulertuko du.
Hori gertatzen bada, egiaztatu pantaila erabilgarri dauden aukerak ikusteko eta esan ozen komandoa berriro, edo hautatu eskuz eta sakatu pantailan agertzen den komandoari dagokion botoia.
Ahots-ezagutzearen eginbideak hizkuntzaren arabera
Ahots-ezagutzearen laguntza-zerbitzuaren erabilgarritasuna sistemarako zehaztutako hizkuntzaren araberakoa da.
Egiaztatu uneko hizkuntzaren ezarpenak ahotz-ezagutzea erabili aurretik.
- Sisteman zehaztutako hizkuntza eslovakierara, koreerara edo hungarierara aldatzen baduzu, ez da ahots-ezagutzea onartuko. Aldatu sistemaren hizkuntza beste hizkuntza batera.
Ahots-komandoak erabiltzea
Ahots-komandoen sistemarako baldintzak
Eginbide gehienak ahots bidez erabil daitezke.
Jarraitu hurrengo argibide hauek ahots-ezagutzearen errendimendua ezin hobea izan dadin.
- Ahots-ezagutzea hobetzeko, lasai mantendu autoaren barrualdea eta itxi leiho guztiak eta sabai gidariduna.
- Sakatu ahots-ezagutzearen botoia eta esan ozen nahi duzun ahots-komandoa bip-soinua entzun ondoren.
- Mikrofonoa gidariaren gainean kokatuta dago. Ahots-komandoak gidaria jarrera egokian kokatuta esan behar dira ozen.
- Esan ozen ahots-komandoak naturaltasunez eta argi, elkarrizketa normal batean egongo bazina.
- Telefono-liburuan agertzen diren ikur bereziak ez dira ahots-ezagutzean hautematen.
Adib., Asier Bengoetxea: "Asier Bengoetxea"
- Etxe-zenbakiak edo telefono-liburuaren izenaren zenbakiak ondo ahoskatu behar dira.
Adib., 32: "Hogeita hamabi"
- Zehaztapenen arabera, baliteke komando batzuk onartuta ez egotea.
Ahots-ezagutzea hastea
- Sakatu ahots-ezagutzearen botoia bolantearen urrutiko kontrolean.
- Esan ozen nahi duzun ahots-komandoa bip-soinua entzun ondoren.
,Oharra |
|
Gonbita-mezuak saltatzea
- Gonbita-mezu bat erreproduzitzen ari denean, sakatu ahots-ezagutzearen botoia bolantearen urrutiko kontrolean.
- Gonbita berehala amaituko da eta bip-soinu bat entzungo da.
- Bip-soinuaren ondoren, esan ozen ahots-komandoa.
Ahots-ezagutzea amaitzea
- Ahots-ezagutzea funtzionatzen dagoenean, mantendu sakatuta ahots-ezagutzearen botoia bolantearen urrutiko kontrolean edo esan "irten".
- Ahots-ezagutzea erabiltzen den bitartean, bolantearen urrutiko kontrola ez den beste botoi bat edo unitate nagusiko beste kontrol bat sakatzen baduzu, ahots-ezagutzea amaituko da.
Ahots-ezagutzearen bolumena doitzea
Ahotsa ezagutzeko sistemak funtzionatzen duen bitartean, bolumena unitate nagusiaren bolumen-botoiaren edo bolantearen urrutiko kontrolaren bolumen-botoiaren bidez doi daiteke.
Ahots-ezagutzearen komando-zerrenda
Ahots-ezagutzearen komandoak "Komando orokorrak" edo "Tokiko komandoak" ataletan sailkatzen dira.
- Komando orokorrak (●): Ahots-ezagutzea aktibatu bezain laster erabil daitezkeen komandoak.
- Tokiko komandoak (□): Multimedia-edukiaren/nabigazioaren/Bluetooth moduen egoeretan erabil daitezkeen komandoak.
,Oharra |
Komando batzuk ondo funtzionatuko dute soilik USB edo Bluetooth bidezko gailuren bat konektatzen denean (edo beste gailu motaren bat). |
Oinarrizko komandoak
Komandoa |
Eragiketa |
|
● |
Laguntza |
Ahots-ezagutzearen laguntza-pantailara doa. Identifika eta erabil daitezkeen komando eskuragarri guztiak. |
□ |
Bai/Ez |
Ahots-ezagutzea aktibatuta dagoenean, komando hau erabiltzen da erantzun bat eskatzen denean egiaztapen-galdera baterako. |
□ |
Deitu 1-4 (bat, lau) |
Izen jakin bat aukeratu ezin duzunean, adibidez, deien historian, lerro-zenbakiaren hauta dezakezu. Zenbaki arruntak ("bat", "bi"…) hauteman egin daitezke. |
□ |
Aurrekoa/Hurrengoa |
Bost elementu edo gehiago agertzen direnean zerrendan, aurreko edo hurrengo orrira joan zaitezke ahots-komando baten bidez. |
□ |
Datuak eskuz idaztea |
Deitu edo Helmuga komandoen bilaketa-emaitzak bistaratzen direnean, komando hau erabiltzen da eskuz bilatzeko, ahots-komando bat erabili beharrean. Ahots-ezagutzea gelditu egiten da komando hau erabili ostean. |
□ |
Joan atzera |
Aurreko pantailara doa. |
● |
Irten |
Ahots-ezagutzea amaitzen du. |
Irrati-komandoak
Komandoa |
Eragiketa |
|
● |
Irratia |
Duela gutxi entzundako FM edo AM irratia exekutatzen du. |
● |
DAB/FM |
DAB/FM irratia exekutatzen da. |
● |
AM |
AM irratia exekutatzen du. |
● |
DAB/FM zerrenda |
DAB/FM geltokia zerrenda erakusten du. |
● |
AM zerrenda |
AM irrati-etxeen zerrenda bistaratzen du. |
● |
Irratian <Radio Station> erreproduzitzea |
Emisioa nahi duzun irrati-etxearen izena esanez jaso dezakezu berehala. |
Telefonoaren komandoak
- Telefono-deiekin erlazionatutako ahots-komandoak Bluetooth bidezko telefonoa konektatu ostean erabil daitezke.
- Pertsona bati deitzeko, lehendabizi telefono mugikorraren kontaktuak deskargatu behar dituzu.
- Gehienez 5000 kontaktu deskarga daitezke telefono mugikorretik.
- Bluetooth bidezko telefono mugikorraren kontaktuak deskargatu ostean, baliteke denbora apur bat behar izatea mugikorraren kontaktuak ahots-datu bihurtzeko. Denbora horretan ezin duzu deirik egin izena ozen esanez.
- Ahots-datuak konbertitzeko beharrezkoa den denbora agian desberdina izango da deskargatutako kontaktu kopuruaren arabera.
Komandoa |
Eragiketa |
|
● |
Deitu |
Deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuak pantailan bistaratzen dira, eta, gero, dei bat egin dezakezu izena ozen esanez. |
● |
Deitu <izena>(r)i |
Berehala dei diezaiokezu (izena) kontaktuari deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuetan. Abib., "deitu Asier Bengoetxea" |
● |
Deitu <izena>(r)i telefono mugikorrera |
Berehala dei diezaiokezu (izena) kontaktuari "mugikorra" gisa deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuetan. Adib.: "deitu Asier Bengoetxeari mugikorrera" |
● |
Deitu <izena> lanera |
Berehala dei diezaiokezu (izena) kontaktuari "bulegoa" gisa deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuetan. Adib.: "deitu Asier Bengoetxeari lanera" |
● |
Deitu <izena> etxera |
Berehala dei diezaiokezu (izena) kontaktuari "etxea" gisa deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuetan. Adib.: "deitu Asier Bengoetxeari etxera" |
● |
Deitu <izena> beste batera |
Berehala dei dezakezu (izena) kontaktuari "mugikorra", "etxea", "bulegoa" gisa gorde ez diren beste telefono-kategoria baten moduan deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuetan. Adib.: "deitu Asier Bengoetxeari beste batera" |
● |
Deitu zenbaki bati |
Pantaila bat bistaratzen da, non deitu nahi duzun telefono zenbaki bat aukera dezakezun. |
● |
Deitu <Phone #> |
Dei bat egin dezakezu zuzenean deitu nahi duzun telefonoa ozen esanez. Adib.: deitu 123-456-7890: "deitu bederatzi, lau, bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi" |
● |
Bluetooth-a darabilten gailuak aldatzea |
Une horretan konektatuta dagoen Bluetooth-a darabilen gailutik deskonekta zaitezke, eta dagoeneko parekatuta dauden beste Bluetooth bidezko gailu batera konektatu. |
Nabigazio-komandoak
Egiaztatu honako hauek multimedia-edukiaren komandoak erabili baino lehen:
- Bilatu eta aurkitu ibilgailua kokatuta dagoen estatuan edo probintzian dauden helbideak.
- Beste estaturen batean bilatu nahi baduzu, esan ozen estatu/probintziaren izena eta, gero, helbidea.
- "Aurkitu helbidea" komandoa estatu/probintzien arabera sailkatzen da, zerbitzu azkarrago bat eskaintze aldera.
- Komando batzuk, hala nola, "Utzi ibilbidea", helmuga finkatuta dagoenean soilik daude eskuragarri.
Komandoa |
Eragiketa |
|
● |
Mapa |
Nabigazio-mapan une horretan dagoen kokapenera doa. |
● |
Aurreko helmugak |
Duela gutxi bistatutako helmugen zerrenda bat bistaratzen du. Helmuga horietara buelta zaitezke zerrendako zenbakia ozen esanez. |
● |
Trafikoari buruzko informazioa |
Trafikoari buruzko informazioaren menuko pantailara doa. |
● |
Joan etxera |
Etxea helmuga gisa ezartzen du. |
● |
Joan bulegora |
Bulegoa/lantokia helmuga gisa ezartzen du. |
● |
Aktibatu ahots-gida |
Ahots-gidaren sistema aktibatzen du. |
● |
Desaktibatu ahots-gida |
Ahots-gidaren sistema desaktibatzen du. |
● |
Gelditu gida |
Gelditu helmuga finkorako ibilbidea. |
● |
Berrabiarazi gida |
Brrabiarazi helmuga finkorako ibilbide-gida. |
● |
Geratzen den denbora eta distantzia |
Helmugara iristeko geratzen den denbora eta distantzia erakusten ditu. |
● |
Ibilbidearen aukerak |
Ibilbidearen aukerak bistaratzen ditu. Aldatu ibilbidearen aukerak. |
● |
Ibilbidearen ikuspegi orokorra |
Helmugarako ibilbide osoaren maparen ikuspegi orokor bat bistaratzen du. |
● |
Aldatu etxea |
Etxearen kokalekua aldatzen du. |
● |
Bulegoa aldatzea |
Bulegoaren kokalekua aldatzen du. |
● |
Gogoko helmugak |
Gogoko helmugen zerrenda bat bistaratzen du. |
● |
Aurrez bilatutako kokapenak |
Aurrez bilatutako kokapenen zerrenda bistaratzen du. |