Beste batzuk

Ahotsa ezagutzeko sistema

Zer da ahots-ezagutzea?

Ahots-ezagutzearen teknologiak agindu bezala erabiltzen du sistema, zure ahots-komandoa hautemanez, gidatzen duzun bitartean multimedia-edukiak segurtasunez erabiltzen direla egiaztatzeko. Zoritxarrez, sistemak ezin ditu ahots-komando guztiak hauteman, murrizketa teknologiakoak direla eta. Murrizketa hauek konpentsatzeko, sistemak erabil ditzakezun ahots-komandoak bistaratzen ditu.

Erroreak gertatzen dira pertsonen arteko komunikazioan. Halaber, batzuetan ahots-ezagutzeak agian zure ahots-komandoa txarto ulertuko du. Hori gertatzen bada, egiaztatu pantaila erabilgarri dauden aukerak ikusteko eta esan ozen komandoa berriro, edo hautatu eskuz eta sakatu pantailan agertzen den komandoari dagokion botoia.

Ahots-ezagutzearen eginbideak hizkuntzaren arabera

Ahots-ezagutzearen laguntza-zerbitzuaren erabilgarritasuna sistemarako zehaztutako hizkuntzaren araberakoa da.

Egiaztatu unean zehaztutako hizkuntza ahotz-ezagutzea erabili aurretik.

Ahots-komandoak erabiltzea

Ahots-komandoen sistemarako baldintzak

Eginbide gehienak ahots bidez erabil daitezke. Jarraitu honako argibide hauek ahots-ezagutzearen errendimendua ezin hobea izan dadin.

Ahots-ezagutzea hastea

  1. Sakatu une batez [1719.png] bolantearen urrutiko kontrolean.
  2. Esan ozen komando bat.

,Oharra

  • Sistemak ahotsa ondo ezagutu dezan, esan ozen komandoa ahots-jarraibidearen eta bip-soinuaren ostean.
  • Ahots-ezagutzea hasten denean, ahots-komandoa esateko leihoa agertuko da, lau komando adierazgarrirekin.
  • Xehetasunak lortzeko, irakurri "Ahots-ezagutzea" atala.

Gonbita-mezuak saltatzea

Gonbita-mezua erreproduzitzen den bitartean, sakatu une batez [1743.png] bolantearen urrutiko kontrolean.

Gonbita-mezua berehala amaituko da eta bip-soinua entzungo da. Bip-soinuaren ondoren, esan ozen ahots-komandoa.

Ahots-ezagutzea berriro hasten

Sistemak itxaroten duen bitartean, sakatu une batez [1753.png] bolantearen urrutiko kontrolean.

Komandoak itxaroteari utziko dio eta bip-soinua entzungo da. Bip-soinuaren ondoren, esan ozen ahots-komandoa.

Ahots-ezagutzea amaitzea

Ahots-ezagutzearen bolumena doitzea

Ahots-ezagutzea funtzionatzen dagoenean, biratu unitate nagusiko [VOL] gurpila edo sakatu [VOL+ / VOL-] bolantearen urrutiko kontrolean.

Oinarrizko eragiketa ahots-komandorako (Setting FM)

  1. Sakatu [1778.png] etiketa daraman bolantearen urrutiko kontrola. Sistemak zure komandoari itxaroten dio eta erabilgarri dauden komandoen zerrenda bat bistaratzen du pantailan.

LX2_22MY_ENG_105_210817.png

  1. Txistu-soinu bat entzuten baduzu ahots-argibidearen ostean, esan "FM".

"Commands (Aginduak)" ahots-komandoari buruz

  1. Sakatu [1826.png] bolantearen urrutiko kontrolean.
  2. Txistu-soinu bat entzuten baduzu ahots-argibidearen ostean, esan "Commands (Aginduak)". Erabilgarri dauden komandoak pantailan agertzen dira.

LX2_22MY_106_ENG_211005.png

Ahots-komandoen zerrenda

Ahots-ezagutzearen komandoak "Komando orokorrak" edo "Tokiko komandoak" ataletan sailkatzen dira.

,Oharra

Komando orokor eta tokiko komando batzuk ondo funtzionatuko dute soilik USB edo Bluetooth bidezko gailuren bat konektatzen denean (edo beste gailu motaren bat).

Telefonoaren komandoak

Komandoa

Eragiketa

Deitu

Deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuak pantailan bistaratzen dira, eta, gero, dei bat egin dezakezu izena ozen esanez.

Deitu <izena>(r)i

Berehala dei diezaiokezu (izena) kontaktuari deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuetan.

Adib., "deitu Asier Bengoetxea"

Deitu <izena>(r)i telefono mugikorrera

Berehala dei diezaiokezu (izena) kontaktuari "Mugikorra" gisa deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuetan.

Deitu <izena> bulegora

Berehala dei diezaiokezu (izena) kontaktuari "Bulegoa" gisa deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuetan.

Adib., "Deitu Asier Bengoetxeari lanera"

Deitu <izena> etxera

Berehala dei diezaiokezu (izena) kontaktuari "Etxea" gisa deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuetan.

Adib., Adib.: "deitu Asier Bengoetxeari etxera"

Deitu <izena> beste batera

Berehala dei dezakezu (izena) kontaktuari "Mugikorra", "Etxea", "Bulegoa" gisa gorde ez diren beste telefono-kategoria baten moduan deskargatutako telefono mugikorraren kontaktuetan. Adib., Adib.: "deitu Asier Bengoetxeari beste batera"

Deitu zenbaki bati

Ozen esan dezakezun zenbaki bati deitzeko pantaila bistaratzen du.

Deitu <Phone #>

Dei bat egin dezakezu zuzenean deitu nahi duzun telefonoa ozen esanez. Adib., Deitu 941 234 567: "deitu bederatzi, lau, bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi"

Bluetooth-a darabilten gailuak aldatzea

Bluetooth bidezko konexioak bistaratzen du.

Irrati-komandoak

Komandoa

Eragiketa

Irratia

Duela gutxi entzundako FM, AM eta DAB (ibilgailuak hori edukiz gero) irratia exekutatzen du.

DAB (ibilgailuak hori edukiz gero)/FM

DAB (ibilgailuak hori edukiz gero)/FM irratia exekutatzen du.

AM

AM irratia exekutatzen du.

Multimedia-unitatearen komandoak

Egiaztatu honako hauek multimedia-unitatearen komandoak erabili baino lehen.

  1. Multimedia-unitatea konektatuta ez badago edo unitatean erreproduzi daitekeen fitxategirik ez badago multimedia-edukiaren komandoak erabiltzen dituzunean, ahots-mezu batek esango dizu ezin dela erabili une horretan.
  2. Berriro ozen esaten baduzu une horretan erreproduzitzen ari den multimedia-unitatearen izena, erreproduzitzen jarraituko du; adibidez, "USB" esaten baduzu USB bidezko edukiak erreproduzitzen ari badira.

Komandoa

Eragiketa

Musika

Berriki entzun den musika- fitxategia erreproduzituko du.

USB

Une horretan konektatuta dagoen USBko fitxategia joko du edo bistaratuko du.

Bluetooth bidezko audioa

Une horretan konektatuta dagoen Bluetooth mugikorreko musika-fitxategi bat joko du. Baliteke ez onartzea, Bluetooth konexioaren arabera.

USB musika (ibilgailuak hori edukiz gero)

Aurrean konektatuko USBko musika-fitxategi bat erreproduzitzen du.

Bluetooth audio-komandoak

Komando globalak noiznahi erabilgarri daude, adib. "Bluetooth Audio".

Nabigazio-komandoak

Egiaztatu honako hauek multimedia-edukiaren komandoak erabili baino lehen.

  1. Bilatu eta aurkitu ibilgailua kokatuta dagoen estatuan edo probintzian dauden helbideak. Beste estaturen batean bilatu nahi baduzu, esan ozen estatu/probintziaren izena eta, gero, helbidea. "Aurkitu helbidea" komandoa estatu/probintzien arabera sailkatzen da, zerbitzu azkarrago bat eskaintze aldera.
  2. Komando batzuk, hala nola, "Utzi ibilbidea", helmuga finkatuta dagoenean soilik daude eskuragarri

Komandoa

Eragiketa

Helbide bat bilatzea

Helbidea bilatzen du eta helmuga gisa ezartzen du. Helbide bat bilatzeko, esan "Hiria > Kalea> Etxe zenbakia" (hurrenkera horretan, herrialdea esan gabe). adib. Bilbo, Sabino Aranako etorbidea, 21 (bi bat)

Aurkitu interesgunea

Aurkitu zugandik gertuen dauden interesguneak. Komando honen ostean, leku baten izena aurki dezakezu argibideak pausoka jarraituz.

Aurkitu <Kategoria>

Aurkitu zugandik gertuen dagoen <Kategoria>. <Kategoria>-ren xehetasunak aurkitzeko, ikusi "<Kategoria> aurkitu" lista.

Mapa

Nabigazio-mapan une horretan dagoen kokapenera doa

Aurreko helmugak

Duela gutxi bistatutako helmugen zerrenda bat bistaratzen du. Helmuga horietara buelta zaitezke zerrendako zenbakia ozen esanez.

Trafikoari buruzko informazioa

Trafikoari buruzko informazioaren menuko pantailara doa.

Joan etxera

Etxea helmuga gisa ezartzen du. Etxeko helbidea nabigazio-sisteman ezarrita egon behar da.

Joan bulegora

Bulegoa/lantokia helmuga gisa ezartzen du. Bulegoa/lantokia nabigazio-sisteman ezarrita egon behar da.

Aktibatu ahots-gida

Ahots-gidaren sistema aktibatzen du.

Desaktibatu ahots-gida

Ahots-gidaren sistema desaktibatzen du.

Gelditu gida

Finkatutako helmugarako gida gelditzen du.

Berrabiarazi gida

Finkatutako helmugarako ibilbidearen gida berrabiarazten du.

Geratzen den denbora eta distantzia

Helmugara iristeko geratzen den denbora eta distantzia erakusten ditu.

Ibilbidearen aukerak

Helmugarako ibilbidea berrabiarazten du. Gero, "Luzea" edo "Motza" hauta dezakezu.

Ibilbidearen ikuspegi orokorra

Helmugarako ibilbide osoaren maparen ikuspegi orokor bat bistaratzen du.

Beste komando batzuk (Zerrenda/Laguntza/etab. erabilitako komandoak)

Komandoa

Eragiketa

Laguntza

Ahots-ezagutzearen laguntza-pantailara doa Identifika eta erabil daitezkeen komando eskuragarri guztiak

Bai/Ez

Ahots-ezagutzea aktibatuta dagoenean, komando hau erabiltzen da erantzun bat eskatzen denean egiaztapen-galdera baterako.

Deitu 1~4 (bat, lau)

Izen jakin bat aukeratu ezin duzunean (adibidez, Deien historian) zenbakiekin hauta dezakezu. Zenbaki arruntak (bat, bi…) hauteman egin daitezke.

Aurrekoa/Hurrengoa

Bost elementu edo gehiago agertzen direnean zerrendan, aurreko edo hurrengo orrira joan zaitezke ahots-komando baten bidez.

Datuak eskuz idaztea

Deitu edo Helmuga komandoen bilaketa-emaitzak bistaratzen direnean, komando hau erabiltzen da eskuz bilatzeko, ahots-komando bat erabili beharrean. Ahots-ezagutzea gelditu egiten da komando hau erabili ostean.

Joan atzera

Aurreko pantailara doa.

Irten

Ahots-ezagutzea amaitzen da.

"Aurkitu <Kategoria>" zerrenda

Softwarearen eguneratze baten ostean, baliteke nabigazio-kokapenen izenak aldatzea.

Larrialdia

Ospitaleak

Medikuntza-zentroak

Farmaziak

Polizia-etxeak

Gasolindegiak

Jatetxeak

Jatetxe balkanikoak

Jatetxe frantsesak

Jatetxea korearrak

Tabernak edo pubak

Jatetxe alemanak

Jatetxe espainiarrak

Kafetegiak

Nazioarteko jatetxeak

Barbakoa-jatetxeak

Jatetxe txinatarrak

Jatetxe italiarrak

Janari bizkorra

Jatetxe japoniarrak

Ostatatzea

Garraioa

Aireportua

Auto-alokairua

Tren-geltokiak

Bus-geltokiak

Ferri-terminalak

Bidaiak

Mugak

Atsedenguneak

Turismo-bulegoak

Aparkalekuak

Aparkatu eta gidatu

Garajeko aparkalekuak

Aparkaleku irekiak

Enpresak eta toki publikoak

Hilerriak

Gizarte-zentroak

Posta-bulegoak

Udaletxeak

Erakusketa- edo konferentzia-zentroak

Ikastetxeak

Negozioetarako espazioak

Gune industrialak

Unibertsitateak

Aisia eta ikuskizunak

Jolas-parkeak

Patinajeko pistak

Eski-resortak

Hiri-erdiguneak

Portuak

Kiroldegiak

Golf-zelaiak

Museoak

Atrakzio turistikoak

Monumentu historikoak

Aisialdirako guneak

Erosketak

Supermerkatuak

Merkataritza-guneak

Upeltegiak

Bankuak

Aisialdia

Bolatokiak

Zinemak

Gaueko bizitza

Kasinoak

Antzerkiak

Hyundai-ren zerbitzuak

Hyundai-ren zerbitzuak

Hyundai-ren kontzesionarioak