Marka erregistratuak eta lizentziak
|
Haririk gabeko Bluetooth® teknologia
|
Haririk gabeko Bluetooth teknologiaren marka eta logotipoak Bluetooth Wireless Technology SIG, Inc. enpresaren jabetzako marka erregistratuak dira.
Nabigazioa
HELBURUZKO ERABILTZAILEAREN LIZENTZIA-KONTRATUA
IRAKURRI ARRETAZ HELBURUZKO ERABILTZAILEAREN LIZENTZIA-KONTRATU HAU ("EULA") NABIGAZIO-SISTEMA ERABILI BAINO LEHEN.
Zu eta Hyundai Autoever, CORP. enpresaren arteko lizentzia-hitzarmen bat da hau, zeinean enpresaren filialak ("ENPRESA") ere sartzen diren, ENPRESAREN mapen datu-base nabigagarri baten kopiari dagokionez, bai eta horri lotutako softwarea, multimedia-edukia eta ENPRESAK argitaratutako azalpen-informazio inprimatua (elkarrekin, "Produktua"). Produktua barneko erabilera pertsonal baterako entregatzen da, ez hirugarrenei saltzeko. Copyrightak produktua babesten du, eta zuk, alde batetik, eta ENPRESAK eta bere lizentzia-emaileek (eta haien lizentzia-emaileek eta hornitzaileek) (elkarrekin, "Lizentzia-emaileek"), bestetik, onartzen dituzuen baldintzen menpe dago produktua.
Produktua erabiltzean, Helburuzko Erabiltzailearen Lizentzia-Kontratu ("EULA") honetako baldintza eta zehaztapen guztiak onartzen dituzu, eta horiekin ados zaudela adierazten duzu. EULA HONEN BALDINTZAK ONARTZEN EZ BADITUZU, UTZI BEREHALA PRODUKTUAREN FUNTZIONAMENDU-PROGRAMA ERABILTZEARI, ETA EZ ERABILI EDO ATZITU PRODUKTUA. EULA honetako baldintzaren bat betetzen ez baduzu, onartu egiten duzu hemen zehaztutako eskubideak automatikoki kenduko zaizkizula aldez aurretik abisurik eman gabe.
Baldintzak eta zehaztapenak
Erabilera pertsonalerako bakarrik Produktu hau ENPRESAK langileentzako baimendutako aplikazioarekin batera eta helburu komertzialik gabe (eman dizuten lizentzian aurreikusita ez badaude) erabiliko duzula, eta zerbitzu-agentziekin, beste batzuekin ez partekatzeko edo horien antzeko helburuekin partekatuko ez duzula onartzen duzu. Horren arabera, baina hurrengo paragrafoetan zehaztutako murrizketei jarraikiz, onartu egiten duzu ez dituzula Datu hauen zatirik beste moduren batean erreproduzituko, kopiatuko, aldatuko, deskonpilatuko, desmuntatuko, ezta horietatik eratorritako lanik sortuko edo horiei atzeranzko ingeniaritzarik aplikatuko. Halaber, ez dituzu inola ere Datuak transferituko edo zabalduko edozein helbururako, indarrean dauden legeek baimentzen duten kasuetan izan ezik. Ezin duzu EULA hau edo EULA honen arabera bermatutako eskubide edo lizentziarik esleitu, horretarako sisteman instalatu badira salbu.
Murrizketak. ENPRESAK hori egiteko lizentzia eman dizun kasuetan izan ezik, eta aurreko paragrafoari kalterik egin gabe, ezin duzu Produktua erabili (i) ibilgailuetan instalatutako edo horiekin komunikatzen den produktuekin, sistemekin edo aplikazioekin, nabigatzeko, kokatzeko, bidalketak egiteko, denbora errealeko ibilbide-gidak emateko, flotak kudeatzeko edo antzeko ekintzak egiteko gai badira; edo (ii) kokapen-gailuekin, edo gailu elektroniko edo ordenagailu eramangarriekin edo haririk gabeko konexiodunekin edo horiekin komunikatzen den edozein gailurekin, besteak beste: telefono mugikorrak, ordenagailu eramangarri txikiak edo ordenagailu eramangarriak, pertsona-bilagailuak edo laguntzaile digital pertsonalak (PDAk).
DEBEKATUTA DAGO PRODUKTUA KOPIATZEA EDO ERABILTZEA (BAIMENDUTAKO KASUETAN IZAN EZIK). HORI COPYRIGHTAREN URRATZETZAT JOTZEN DA, ZURE HERRIALDEKO LEGERIARI JARRAIKIZ. ENPRESAREN BAIMENIK GABE PRODUKTUA KOPIATZEN EDO ERABILTZEN BADUZU (EULA HONETAN BAIMENDUTAKO KASUETAN IZAN EZIK), LEGERIA URRATUKO DUZU ETA ERANTZULE IZANGO ZARA ENPRESARI ETA LIZENTZIA-EMAILEEI ERAGINDAKO KALTE-ORDAINENGATIK. HALABER, BALITEKE ZEHAPEN PENALAK JASOTZEA.
BALITEKE HONAKO HAUEK SAIHESTEKO NEURRI TEKNOLOGIKOAK EDUKITZEA: (i) PRODUKTUA BAIMENIK GABE BILTEGIRATZE-UNITATE FISIKOETAN GORDETZEA, EDO INTERNETEN EDO KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOKO BESTE BIDE BATEN BIDEZ TRANSFERITZEA, EDO (ii) ZEHAZKI BAIMENDU DEN ERABILERA EZ DEN LEGEZ KONTRAKO ERABILERA EMATEA PRODUKTUARI. ONARTU EGITEN DUZU ENPRESAK AGIAN NEURRI HORIEK ERABILIKO DITUELA ENPRESA ETA LIZENTZIA-EMALEAK COPYRIGHTAREN URRAKETETATIK BABESTEARREN.
Kargak Baliteke Produktuak horren erabilerari buruzko datu jakin batzuk (elkarrekin, "Kargak") ENPRESAREN zerbitzarietara kargatzeko edo ENPRESAREN beste zerbitzu batzuk jasotzeko (elkarrekin, "Zerbitzuak") eginbide bat eskaintzea. Eginbide hori erabiltzen baduzu, ENPRESARI baimena ematen diozu zure kargak bere zerbitzarietan atxikitzeko. ENPRESA ez da behartuta egongo Zerbitzuak ematera, Zerbitzuen forma eta izaera alda dezake edozein momentutan aldez aurretik abisurik eman gabe, ez du erantzukizunik izango (zuri dagokizunez) Produktuak edo Zerbitzuek zure Kargak transmititu ezin badituzte ENPRESAREN zerbitzarietan edo zerbitzarietatik, edozein momentutan Zerbitzuak eskaintzeari utz diezaioke aldez aurretik abisurik eman gabe, eta ez du erantzukizunik izango zure Kargak (edo ENPRESARI emandako beste edonolako material) bere zerbitzarietan atxikitzeari edo zure Kargak (edo ENPRESARI emandako beste edonolako material) zerbitzarietatik ezabatu aurretik itzultzeari dagokionez.
Biltegiratzea. Baliteke Produktuak hori erabiltzen ari zaren gailuan informazioa gordetzeko (adibidez, irudiak) eginbide bat eskaintzea. ENPRESAK ez du inolako erantzukizunik izango (zuri edo hirugarrenei dagokienez) Produktuak informazio hori aipatutako gailuan gorde ezin badu.
Informazio pertsonala. Produktua erabiltzean, ENPRESAK zure datu pertsonalak biltzeko, gordetzeko eta prozesatzeko baimena ematen duzu (zure gailu mugikorraren kokapena ere), eta informazio pertsonal hori zure herrialdean kokatuta ez dauden ordenagailuetan biltzeko eta prozesatzeko. ENPRESAK zure datu pertsonalak babesteko neurriak hartu arren (baimenik ez duten pertsonek datuak eskuratzeko, atzitzeko, erabiltzeko edo partekatzeko), ENPRESAK ezin ditu guztiz desagerrarazi informazio pertsonalarekin erlazionatutako segurtasun-arriskuak, ezta bere sistemak eteterik izango ez dutela ere. Ikusi [*] ENPRESAK zure datu pertsonalei buruz egiten duen erabilerari buruzko informazio gehiago.
Ohartarazpena. Produktuak zuk jaso aurretik zegoen errealitatea islatzen du eta gobernuaren eta beste iturburu batzuen datuak eta informazioak dauzka. Ondorioz, baliteke produktuak informazio zehaztugabea edo osatugabea edukitzea, denborak aurrera egin duenez gero, edo egoerak, erabilitako iturburuak edo produktu geografiko zehatza biltzeko izaera aldatu direlako. Arrazoi horiek guztiak direla eta, baliteke okerreko emaitzak bistaratzea.
PRODUKTUA ETA ZERBITZUAK EZIN DIRA BIZITZA-APLIKAZIOEN SEGURTASUNERAKO ERABILI, EZTA BESTE EDOZEIN APLIKAZIORAKO ERE, ZEINEAN PRODUKTUAREN EDO ZERBITZUEN ZEHAZTASUNAK EDO FIDAGARRITASUNAK PERTSONEI KALTEAK EDO PERTSONAK HILTZEA ERAGIN DEZAKEEN.
GIDATZEN DUZUN BITARTEAN, EZ KONFIGURATU PRODUKTUA, EZTA INFORMAZIOA SARTU ERE. IBILGAILUAREN GIDATZEARI ARRETA OSOA JARTZEN EZ BADIOZU, HIL EGIN ZAITEZKE, LESIO LARRIAK ERAGIN EDO PRODUKTUA KALTETU. PRODUKTUA ERABILTZEAN, ERANTZUKIZUN ETA ARRISKU GUZTIAK ZURE GAIN HARTZEN DITUZU.
Berme-salbuespena. Produktua "dagoen bezala" entregatzen zaizu, eta zure erantzukizunaren menpe erabiliko duzula onartzen duzu. LEGE APLIKAGARRIEI JARRAIKIZ, ENPRESAK ETA LIZENTZIA-EMAILEEK EZ DUTE HONAKO HAUEI BURUZKO PROMESIK, ORDEZKAPENIK EDO BESTELAKO BERMERIK EMATEN, ESPRESUKI EDO INPLIZITUKI, LEGE BATETIK EDO BESTE NONBAITETIK DATOZENAK, BESTEAK BESTE: edukia, KALITATEA, zehaztasuna, osotasuna, eraginkortasuna, fidagarritasuna, ERRENDIMENDUA, MERKATURATZEA, HELBURU BATERAKO EGOKITASUNA, EZ BETETZE EZA, BALIAGARRITASUNA, erabilera edo produktutik lortuko diren emaitzak, Produktua edo Zerbitzua ez direla etengo EDO EZ DIRELA AKATSIK GABE EGONGO, EDO PRODUKTUAREN AKATSAK EDO DOKUMENTAZIOA EZ BETETZETIK AGERTUTAKO AKATSAK ZUZEN DAITEZKEELA EDO ZUZENDUKO DIRELA. ONARTU EGITEN DUZU ATAL HONETAKO XEDAPENAK PIZGARRI ETA BEGIRUNE MATERIALAK DIRELA ENPRESARENTZAT ETA LIZENTZIA-EMAILEENTZAT EULA HONETAN ZEHAZTUTAKO LIZENTZIA EMATEKO ETA ZURI ZERBITZUEN SARBIDEA EMATEKO.
Erantzukizun mugatzea: LEGE APLIKAGARRIEK BAIMENDUTAKO NEURRIRIK HANDIENEAN, ENPRESA ETA LIZENTZIA-EMAILEAK EZ DIRA ERANTZULE IZANGO: ZUK EDO HIRUGARREN BATEK EGINDAKO EDOZEIN ERREKLAMAZIO, DEMANDA EDO EKINTZAGATIK, ERREKLAMAZIO, DEMANDA EDO EKINTZAREN ARRAZOIAREN NATURA EDOZEIN DELA ERE, ZEINETAN GALERAK, LESIOAK EDO KALTEAK (ZUZENAK EDO ZEHARKAKOAK) AIPATZEN DIREN, BALDIN ETA HORIEK PRODUKTUA ERABILTZEAGATIK EDO EDUKITZEAGATIK GERTATU BADIRA (EDO PRODUKTUAREN ERABILERAREKIN EDO JABETZAREKIN ERLAZIONATUTA BADAUDE). HALABER, EZ DIRA ERANTZULE IZANGO PRODUKTUAREN ERABILERAK EDO PRODUKTUA ERABILTZEKO GAITASUN EZAK SORTUTAKO DATUEN GALERENGATIK, IRABAZIENGATIK, DIRU-SARRERENGATIK, KONTRATAZIO EDO AURREZKIENGATIK, EZTA BESTELAKO KALTE ZUZEN, ZEHARKAKO EDO KASUALITATEZKO KALTE, KALTE BEREZI EDO ONDORIOZKO KALTERENGATIK ERE, PRODUKTUAK IZAN DITZAKEEN AKATSENGATIK EDO BALDINTZA EDO ZEHAZTAPEN HAUEK EZ BETETZEAGATIK, KONTRATU-EKINTZA ZEIN KONTRATUZ KANPOKO EKINTZA DEN, EDO BERME BATEAN OINARRITUTAKOA, ENPRESARI EDO LIZENTZIA-EMAILEEI KALTE HORIEN BERRI EMAN ZAIEN ARREN ETA DOKUMENTU HONETAN XEDATUTAKO EDOZEIN ERREKURTSO MUGATUREN HUTSEGITEARI JARAMONIK EGIN GABE.
Salbuespenak. Zenbait jurisdikziok ez dituzte berme-salbuespen jakin batzuk edo erantzukizunaren murrizketarik edo salbuespenik onartzen; beraz, zentzu horretan, goian aipatutako salbuespena ez litzateke zuretzat aplikagarria izango. Lege aplikagarriari jarraikiz, ENPRESAK berme inplizituen salbuespena erabil dezakeen edo bere erantzukizuna muga dezakeen neurrian, berme horren irismena eta iraupena eta ENPRESAREN erantzukizunaren irismena lege aplikagarriak onartzen duen gutxienekoa izango da. EULA honetan xedatutako berme-salbuespenak eta erantzukizun-murrizketak ez diete kalterik egiten negoziotik kanpoko Produktua erosteko unean zeneuzkan zure legezko eskubideei.
Hirugarrenentzako copyright-oharrak. Hirugarrenetatik datozen datuak Produktuan gehitu dira, edo horren parte bihurtu, eta zuri azpilizentziatzen zaizkizu EULA honen baldintza eta zehaztapenen arabera. Horri dagokionez, ezin duzu Lizentzia-emaileek emandako datuei dagokienez erabilitako edo datuei erantsitako jabetza intelektualeko eskubiderik kendu edo eraldatu.
Hitzarmen osoa. EULA hau ENPRESAREN (eta Lizentzia-emaileen) eta zure arteko hitzarmen osoa da, hemen aipatutako gaiari dagokionez, eta gai honi dagokion edozein aurreko idatzizko edo ahozko jakinarazpen edo dokumenturen (eguneratze baten kasuan, Produktuaren bertsio zaharrago batekin egon zitekeen hitzarmena) gainetik dago erabat.
Lege aplikagarria. EULA hau Produktua erosten duzun unean bizitoki duzun herrialdeko jurisdikzioko legeek arautuko dute. Une horretan Europar Batasunetik edo Suitzatik kanpo bizi bazara, Produktua erosi zenuen Europar Batasuneko edo Suitzako jurisdikzioko legea aplikatuko da. Gainerako kasuetan, edo Produktua erosi zenuen herrialdearen jurisdikzioa aplikatu ezin bada, Koreako Errepublikako legeak aplikatuko dira. EULA hau ez du Nazio Batuen Nazioarteko salgaien salerosketa kontratuei buruzko Hitzarmenak arautuko. Produktua erosi duzun momentuan bizitoki duzun lekuan eskumena daukaten auzitegiek EULA honetatik eratorritako edo horri buruzko edozein gatazkaren jurisdikzioa edukiko dute, ENPRESAK une horretako bizitokian demandak aurkezteko daukan eskubideari kalterik egin gabe.
Esportazio kontrola. Onartu egiten duzu ez duzula inola ere Produktuaren parterik esportatuko edo berresportatuko, aplikagarriak diren esportazio-legeen, arauen eta erregelamenduak betetzeko ez bada, besteak beste: AEBko Merkataritza Sailaren Kanpoko Ondasunen Bulegoak eta AEBko Merkataritza Sailaren Industria eta Segurtasun Bulegoak kudeatutako legeak, arauak eta erregelamenduak.
Orotariko oharrak. EULA honetako edozein xedapen baliozkoa ez bada edo aplikatu ezin bada, ahal den neurrian aplikatuko da, eta EULA honen gainerako parteak indarrean egoten jarraituko dute. ENPRESAK ez badu, dokumentu honi jarraikiz, eskubiderik zehatzen, ez da ENPRESAK eskubideak zehatzeko daukan eskubidearen salbuespena izango (hauste hori edo beste hauste bati dagokionez). Ez da dirurik itzuliko edo ordezko-produkturik eskainiko kaltetutako produktuengatik.
Estatu Batuetako gobernuaren azken erabiltzaileak. Produktua Estatu Batuetako Gobernuak, norbaitek Estatu Batuetako Gobernuen izenean edo Estatu Batuetako Gobernuak eskatu ohi dituen eskubideen antzekoak bilatzen edo aplikatzen dituen beste edozein erakundek erosten badu, produktu hau eta hari lotutako dokumentazioa "produktu komertzialak" dira, 48 C.F.R. (“FAR”) legearen 2.101 atalak definitutakoaren arabera. Produktu hau eta hari lotutako dokumentazioa Estatu Batuetako Gobernuaren azken erabiltzaileei lizentziatu zaizkie (a) "produktu komertzial" gisa soilik eta EULA honen arabera (b) gainerako azken erabiltzaile guztiei ematen zaizkien eskubideekin soilik. Ematen den produktuaren kopia bakoitza "erabilera-ohar" honekin markatuko da, dagokionaren arabera, eta ohar horrekin bat tratatuko da:
Erabilera-oharra
Kontratistaren (fabrikatzailearen edo hornitzailearen) izena: Hyundai Autoever, CORP.
Produktu hau eta horri loturiko informazioa produktu komertzialak dira, AEBko FAR legearen 2.101 atalean definitutakoaren arabera, eta EULA honen menpe daude, zeinaren arabera Produktu hau eskaini den.
© 20XX Hyundai Autoever, CORP. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Kontratu-ofizialak, gobernu federaleko agentziak edo ofizial federalen batek ez badute dokumentu honetan adierazitako legenda erabiltzen, ENPRESARI jakinarazi behar diote Produktuak eskubide gehigarriak edo ordezko eskubideak bilatu baino lehen.
Helburuzko erabiltzailearen baldintzak, HERE enpresak eskatuta. Produktuak ENPRESAK HERE enpresatik lizentziatzen dituen mapa-datuak erabiltzen ditu. Jarraian agertzen diren copyright-abisuak mapa-datu horiei aplikatzen zaizkie (aurrerantzean, "HERE enpresaren datuak"): © 20XX HERE. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Kanadako eskualdeetarako HERE enpresaren datuak Kanadako agintaritzen baimenarekin eskuratutako informazioa daukate, besteak beste: © Berorren maiestatea Kanadaren eskubidean, © Erreginaren inprimatzailea Ontarion, © Canada Post Corporation, GeoBase.®, © Kanadako Baliabide Naturalen Saila. Eskubide guztiak erreserbatuta.
HERE enpresak AEBko posta-zerbitzua®-ren esklusiboa ez den lizentzia bat dauka ZIP+4® produktuari buruzko informazioa argitaratzeko eta saltzeko.
©United States Postal Service® 20XX. Prezioak ez ditu AEBko posta-zerbitzuak® ezartzen, kontrolatzen edo onesten. Honako marka komertzial eta erregistro hauek AEBko posta-zerbitzuaren jabetzakoak dira: United States Postal Service, USPS eta ZIP+4.
La Banca Dati Italiana è stata prodotta usando quale riferimento anche cartografia numerica ed al tratto prodotta e fornita dalla Regione Toscana.
Copyright © 20XX; Norvegiako Mapa Agintaritza
Iturburua: IgeoE – PortugSpain
Información geográfica propiedad del CNIG
Suediarako HERE enpresako datuak datu elektronikoetan oinarrituta daude © National Land Survey Sweden
Topografische Grundlage: © Bundesamt fr Landestopographie
Erresuma Baturako HERE enpresako datuak Gobernuaren Lizentzia Irekiaren 1.0 bertsioak emandako lizentzian agertzen den sektore publikoari buruzko informazioa dauka (ikusi lizentzia hemen: http://www.nationalarchives.gov.uk/doc/open-government-licence/). Informazio horiek Estatistika Nazionalen bulegoko datuetatik egokitu dira (datuak Gobernuaren Lizentzia Irekiaren 1.0 bertsioaren menpe daude).
Datu-iturria: © Survey of Israel
© Royal Jordanian Geographic Centre. Aurretik aipatutako abisurako baldintza Jordaniako datuentzako hitzarmenaren termino material bat da. Bezeroak edo baimendutako edozein azpilizentzia-hartzailek (horiek badaude) baldintza hori betetzen ez badu, HERE enpresak Bezeroaren lizentzia deuseztatzeko baimena izango du, Jordaniako datuei jarraikiz.
Mozambikeren datu jakin batzuk Cenacarta enpresak eman ditu © 20XX Cenacarta
iturburua: © IGN 20XX BD TOPO ®
Israelen HERE enpresako datuak Survey of Israel ("SOI") saileko datu jakin batzuk dauzka.
“Bidegurutzeen bistaren datuak ZENRIN CO., LTD enpresarenak dira. Copyright© 20XX[Year]. Eskubide guztiak erreserbatuta”
(“Austriako kokapen-kodea ASFINAGek hornitu du”)
Markaren ikonoaren copyrighta
Negozioen kokapena adierazteko produktu honetan agertzen diren enpresen markak jabeen markak dira. Marka horiek produktu honetan erabiltzeak ez du esan nahi enpresa horiek produktu hau babesten edo onartzen dutenik.
Bidegurutzeen bistaren copyrighta
Bidegurutzeen bistaren datuak ZENRIN USA, INC. enpresarenak dira. Copyright(C) 20XX, eskubide guztiak erreserbatuta.
Mapa eguneraketei buruz
Zure HYUNDAI kontzesionarioarekin jar zaitezke harremanetan.
Informazioa
Produktu honek aldizkako eguneraketak behar ditu eginbide berriak eta maparen eguneraketak instalatzeko. Baliteke eguneraketak ordu bat behar izatea, datuen tamainaren arabera.
Eguneraketa-prozesua gauzatzen den bitartean, sistema itzaltzen bada edo USB unitatea kanporatzen bada, litekeena da sistema hondatzea. Ziurtatu motorra piztuta dagoela eta itxaron eguneraketa amaitu arte.
KONTUZ
- Ziurtatu gabeko USB gailu bat erabiltzeak kalteak eragin ditzake sisteman, beroarekin lotutako deformazioaren ondorioz.
- Ziurtatu gabeko txartelak erabiltzeak eragiten dituen funtzionamendu okerrak ez ditu produktuaren bermeak ordainduko.
- Denbora-tarte txikietan USB gailua behin eta berriz konektatzeak/deskonektatzeak kalteak eragin ditzake gailuan.
Maparen datu base guztiak ezin dira baimenik gabe kopiatu.
Copyright-oharra: © 1987 - 2021 HERE.
Ezin daiteke eskuliburu honen edukirik erreproduzitu, aldatu eta zabaldu HERE Technologies eta Hyundai Autoever, CORP. enpresaren aurretiko idatzizko baimenik gabe.